Gogoratuko duzuenez atzo goizean "sorpresatxoa" izan genuen euskarazko wikipedian: Gora Espainia! jarriz 200 orri inguru bandalizatu zituen tipo batek. Aldaketa guztiak desegiten eta orri berriak ezabatzen egon ostean, 3 egunetako blokeo probisionala ezarri nion; bada, blokeoa etzi goizean egongo da bukatuta eta ez dakit nola jokatu (3 egunetako blokeoa ezarri diet bandalo xumeagoei).
Zerrendako beteranook, blokeo luzeagoa ezarri beharko litzaioke IP horri, bai ala ez?
mikel
Mikel Iturbe(e)k dio:
Zerrendako beteranook, blokeo luzeagoa ezarri beharko litzaioke IP horri, bai ala ez?
Gehienetan bandalismo puntualak izaten dira horrelakoak, blokeatu ondoren ez dira itzultzen. Litekeena da gainera IP finkorik ere ez izatea, edo proxy baten atzean egotea... aukera asko dago.
Hurrengo aukera betirako blokeoa jartzea izaten da, baina horretarako oso seguru egon beharra dago nor blokeatzen ari garen. Itxaron egingo dugu momentuz.
Arkaitz