Gogoratuko duzuenez atzo goizean "sorpresatxoa" izan genuen euskarazko wikipedian: Gora Espainia! jarriz 200 orri inguru bandalizatu zituen tipo batek. Aldaketa guztiak desegiten eta orri berriak ezabatzen egon ostean, 3 egunetako blokeo probisionala ezarri nion; bada, blokeoa etzi goizean egongo da bukatuta eta ez dakit nola jokatu (3 egunetako blokeoa ezarri diet bandalo xumeagoei).

Zerrendako beteranook, blokeo luzeagoa ezarri beharko litzaioke IP horri, bai ala ez?

mikel

--
--------------------------------------
Mikel Iturbe Urretxa
Bloga: http://www.goiena.net/blogak/zubia
#447152 zenbakidun Linux erabiltzailea