Ni Lima naiz (http://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide:Lima) eta etengabe ( http://etengabe.blogsome.com/) kudeatzen dut interneten. Wikipedian batez ere blog horren inguruko gaiak lantzen ditut.
Galdera bat: Orri baten ezkerraldean eduki hori beste hizkuntzetako wikipedian ere badago, horien loturak agertzen dira. Orri berri bat euskaraz egiterakoan euskarazko sarreraren lotura beste hizkuntzetako orrietan agertzeko bertara joan eta banan banan egin beharrean automatikoki egiteko koderen bat badago?
Eskerrik asko
etengabe(e)k dio:

Horretan dihardugu 'bot' (robot) [1] erabiltzailea dugun lankideak. Bot-ak horrelako lanak era automatiko edo erdi-automatikoan egiten dituzten programa informatikoak dira, zuk diozun lan neketsu hori aurrezteko. Euskarazko Wikipedian artikulu bat sortzeko nahikoa da beste hizkuntza baterako lotura gehitzea; orokorrean ingelesezko edo gaztelaniazko Wikipediarako lotura jartzen dugu, baina edozein lotura zuzenek balio du. Bot erabiltzaile batek, lotura hori aurkitzean, orrialde hartara jarraitu eta gainontzeko orrialdeak aurkitzen ditu, eta euskarazko Wikipedian gainontzeko hizkuntzetarako loturak gehitzeaz gain, beste hizkuntzetan euskarazkorako lotura gehitzen du. Ez dago beharrik, beraz, hizkuntza guztietan banan-banan lotura hori gehitzen joateko. Adibide moduan ikusi nire bot-ak egindako mota honetako aldaketa hau [2]. Horrez gain, zuzenketa ortografiko eta aldaketa masiboak egiteko ere baliatzen ditugu horrelako bot-ak.
Arkaitz Zubiaga
[1] http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Bot-ak [2] http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Fuenlabrada&diff=prev&oldi...