On Dec 3, 2007 1:01 PM, Txopi <txopi(a)sindominio.net> wrote:
Elkarrizketa hau atera berri dute Enpresa Digitalean:
http://www.enpresadigitala.net/euskera/famosos/entrevista_concreta.jsp?id=2…
Oker ez banago, esaten den gehiena Gaztelaniazko Wikipediari buruz da eta
Euskarazko Wikipedia existitzen denik ere ez da aipatzen. Asmo txarrik
gabe egin dutela suposatzen dut baina hala ere, Wikipedia bere osotasunean
zer den eta Euskal Herritarrok nola parte hartzen dugun txarto irudikatu
dutela uste dut.
Hala da bai, oker ez banago Txo lankidea da [1] bertan elkarrizketatua izan
dena, eta euskarazko wikipedia aipatu ere ez da egin. Eta ez da gehiena,
elkarrizketa osoa da gaztelerazk
Euskaldunok aktiboki parte hartzen dugu Wikipedia
hobetzeko lanetan?
Dezente handia da aktiboki parte hartzen duten euskaldunen eta nafarren
kopurua. Erabiltzaile asko dago erregistratuta eta edizio ugari
ateratzen
dira egunero, hori dela eta, oso zaila da denak
ezagutzea. Wikiaren
guneetan elkarrekin parte hartuz ezagutzen dira lankideak. Hala ere,
euskaldunen presentzia nahiko handia eta aktiboa dela esan daiteke, izan
ere, Euskal Herriko gaiei buruzko sarrera ugari dago, eta gai horiek
polemika sortu ohi dute. Errealitateko arazoak mundu birtualean ere
islatzen eta abarmenarazten dira.
¿Zer uste duzue zuek?
Lehenik eta behin, ez zait ondo iruditu (era suabean esatearren) euskarazko
wikipedia aipatu ere ez izana. Gaztelania ere ez du esplizituki aipatzen eta
beraz, intuizioz jakin behar da bera gaztelerazko wikipediako
administratzailea dela. Ezer ez dakienak, elkarrizketa hori ikusita ez daki
zein wikipediatako administratzailea den (wikipediakoa dela dio soilik
elkarrizketak).
Era berean bagaude Euskal Wikipedian lan egiten dugun euskal herritarrak,
kontuan hartu ez direnak.
Txopik esan duen moduan, ez dut uste nahita egin dutenik baina hala ere,
ezjakintasun jokabide hori euskarazko wikipediarekiko, nahiko larria iruditu
zait.
[1]
http://es.wikipedia.org/wiki/Usuario:Txo
_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l(a)lists.wikimedia.org
http://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l
--
--------------------------------------
Mikel Iturbe Urretxa
Bloga:
http://www.goiena.net/blogak/zubia
#447152 zenbakidun Linux erabiltzailea