On Dec 3, 2007 1:01 PM, Txopi <txopi@sindominio.net> wrote:
Elkarrizketa hau atera berri dute Enpresa Digitalean:
http://www.enpresadigitala.net/euskera/famosos/entrevista_concreta.jsp?id=250

Oker ez banago, esaten den gehiena Gaztelaniazko Wikipediari buruz da eta
Euskarazko Wikipedia existitzen denik ere ez da aipatzen. Asmo txarrik
gabe egin dutela suposatzen dut baina hala ere, Wikipedia bere osotasunean
zer den eta Euskal Herritarrok nola parte hartzen dugun txarto irudikatu
dutela uste dut.

Hala da bai, oker ez banago Txo lankidea da [1] bertan elkarrizketatua izan dena, eta euskarazko wikipedia aipatu ere ez da egin. Eta ez da gehiena, elkarrizketa osoa da gaztelerazk


> Euskaldunok aktiboki parte hartzen dugu Wikipedia hobetzeko lanetan?
>
> Dezente handia da aktiboki parte hartzen duten euskaldunen eta nafarren
> kopurua. Erabiltzaile asko dago erregistratuta eta edizio ugari ateratzen
> dira egunero, hori dela eta, oso zaila da denak ezagutzea. Wikiaren
> guneetan elkarrekin parte hartuz ezagutzen dira lankideak. Hala ere,
> euskaldunen presentzia nahiko handia eta aktiboa dela esan daiteke, izan
> ere, Euskal Herriko gaiei buruzko sarrera ugari dago, eta gai horiek
> polemika sortu ohi dute. Errealitateko arazoak mundu birtualean ere
> islatzen eta abarmenarazten dira.

¿Zer uste duzue zuek?

Lehenik eta behin, ez zait ondo iruditu (era suabean esatearren) euskarazko wikipedia aipatu ere ez izana. Gaztelania ere ez du esplizituki aipatzen eta beraz, intuizioz jakin behar da bera gaztelerazko wikipediako administratzailea dela. Ezer ez dakienak, elkarrizketa hori ikusita ez daki zein wikipediatako administratzailea den (wikipediakoa dela dio soilik elkarrizketak).

Era berean bagaude Euskal Wikipedian lan egiten dugun euskal herritarrak, kontuan hartu ez direnak.

Txopik esan duen moduan, ez dut uste nahita egin dutenik baina hala ere, ezjakintasun jokabide hori euskarazko wikipediarekiko, nahiko larria iruditu zait.

[1] http://es.wikipedia.org/wiki/Usuario:Txo


_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l@lists.wikimedia.org
http://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l



--
--------------------------------------
Mikel Iturbe Urretxa
Bloga: http://www.goiena.net/blogak/zubia
#447152 zenbakidun Linux erabiltzailea