Iepa!
Zentzua izango duen edo ez, nik uste dut baduela, Kantak jarri daitezke,
izandako arrakasta, landutako estiloa... eta antzerakoak.
Gainera, onerako zein txarrerako, Fair Use-aren pean irudiak igotzea aho
batez galaraztea erabaki zen zuk aipatu duzun bozketan, beraz araua ere
bada. Zentzurik izan edo ez, dagoena da, eta egitekotan, azalik gabe egin
beharrekoa.
Beno, egon daiteke kasu bereziren bat zeinetan azala, musikarekin batera
askea den (MusikHerriak ez al zuen lizentzia askeren bat?).
Ondo izan!
On Thu, Feb 21, 2008 at 9:44 PM, Imamon <imamon(a)gmail.com> wrote:
Kaixo Zerrendakideok!
Atzo Euskal Musika Wikiproiektuan izena eman nuen. Nire asmoa, hasiera
batean, Arrasateko taldeen informazioa osatzea da. Dagoeneko badaude
badago Arrasateko hainbat taldere informazioa eta Arrasateko taldeak
kategoria bat sortuko dut denak biltzeko.
Bestalde lizentzia kontuekin nator. Badakit bozketa bat egon zela
Euskarazko Wikipedian Fair Use erabiltzeko edo ez erabakitzeko. Baina
zentzurik badu talde baten diskoaren sarrera bat egotea eta diskoko
azala ez egotea?
Agur,
imamon
_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l(a)lists.wikimedia.org
https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l
--
--------------------------------------
Mikel Iturbe Urretxa