Iepa denori!
25.000. artikulura heltzeko gutxi falta dela eta, aspaldi wikipediako lana
gizartean zabaltzeko iritzi-artikulu bat idaztea otu zitzaidan, azkenaldian
batez ere Arkaitz eta biok lantzen egon garena. Nire lankide orriaren
barnean dago [1] idatzita eta nahiz eta nire ustez nahiko polito dagoen,
agian beste zerbait aldatu beharko litzatekeela uste duzue. Aurrera, wikia
baita eta prentsara bidaltzeko orduan, aldaketak eginiko lankide guztien
izenak (nahiago izen errealak) bidaliko lirateke egile moduan.
Azkenik, zuetako norbaitek testuari atxikimendua erakutsi nahi badio
(ekarpenak egin zein ez) eskertuko genuke orriaren eztabaida orrian egingo
balu, testuak wikilarien artean dagoen ahalik eta adostasun handiena
lortzeko eta dagoen batasuna adierazteko.
Besterik gabe, ondo izan
mikel
[1]
http://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide:Janfri/artikulua
--
--------------------------------------
Mikel Iturbe Urretxa