Iepa denori!

25.000. artikulura heltzeko gutxi falta dela eta, aspaldi wikipediako lana gizartean zabaltzeko iritzi-artikulu bat idaztea otu zitzaidan, azkenaldian batez ere Arkaitz eta biok lantzen egon garena. Nire lankide orriaren barnean dago [1] idatzita eta nahiz eta nire ustez nahiko polito dagoen, agian beste zerbait aldatu beharko litzatekeela uste duzue. Aurrera, wikia baita eta prentsara bidaltzeko orduan, aldaketak eginiko lankide guztien izenak (nahiago izen errealak) bidaliko lirateke egile moduan.

Azkenik, zuetako norbaitek testuari atxikimendua erakutsi nahi badio (ekarpenak egin zein ez) eskertuko genuke orriaren eztabaida orrian egingo balu, testuak wikilarien artean dagoen ahalik eta adostasun handiena lortzeko eta dagoen batasuna adierazteko.

Besterik gabe, ondo izan

mikel

[1] http://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide:Janfri/artikulua

--
--------------------------------------
Mikel Iturbe Urretxa