Mikel Iturbe wrote:
Zentzua izango duen edo ez, nik uste dut baduela,
Kantak jarri
daitezke, izandako arrakasta, landutako estiloa... eta antzerakoak.
Noski zentzua baduela, ikusi adibidez ingelesezko Wikipedian zenbat
informazio sar dezaketen disko baten [1] inguruan. Han single bezala
aurkeztutako kantuei ere sarrera interesgarriak [2] sortzen dizkiete.
Guk ezingo dugu hainbeste informazio jarri, baina uste dut badagoela zer
esan. Diskoen azalak ez erabiltzearena, Fair Use irudi guztiak ez
erabiltzearekin batera, Wikipedia askok eta askok [3] erabaki duten
zerbait da, horrek suposatzen dituen erabilera murrizketak direla-eta.
Egia da azalak ilustratu egiten duela artikulua, eta horixe zen nire
ustez Fair Use delakoa onartzeko baldintza bakarrenetako bat, baina
desabantaila asko dituela uste dut bestalde... azala ikusi ahal izateko
diskoari buruzko informazioa duen diskoetxearen webgunerako kanpo lotura
jar daiteke, esate baterako, soluzio moduan.
Beno, egon daiteke kasu bereziren bat zeinetan azala, musikarekin
batera askea den (MusikHerriak ez al zuen lizentzia askeren bat?).
Hori da, bai. MusikHerriaren diskoak CC-by-sa lizentziapean argitaratzen
dira, posible da beraz hauek Commonsera igotzea lizentzia ongi zehaztuz.
[1]
http://en.wikipedia.org/wiki/Californication_%28album%29
[2]
http://en.wikipedia.org/wiki/Californication_%28song%29
[3]
http://meta.wikimedia.org/wiki/Fair_use