Mikel Iturbe wrote:
Zentzua izango duen edo ez, nik uste dut baduela, Kantak jarri daitezke, izandako arrakasta, landutako estiloa... eta antzerakoak.
Noski zentzua baduela, ikusi adibidez ingelesezko Wikipedian zenbat informazio sar dezaketen disko baten [1] inguruan. Han single bezala aurkeztutako kantuei ere sarrera interesgarriak [2] sortzen dizkiete. Guk ezingo dugu hainbeste informazio jarri, baina uste dut badagoela zer esan. Diskoen azalak ez erabiltzearena, Fair Use irudi guztiak ez erabiltzearekin batera, Wikipedia askok eta askok [3] erabaki duten zerbait da, horrek suposatzen dituen erabilera murrizketak direla-eta.
Egia da azalak ilustratu egiten duela artikulua, eta horixe zen nire ustez Fair Use delakoa onartzeko baldintza bakarrenetako bat, baina desabantaila asko dituela uste dut bestalde... azala ikusi ahal izateko diskoari buruzko informazioa duen diskoetxearen webgunerako kanpo lotura jar daiteke, esate baterako, soluzio moduan.
Beno, egon daiteke kasu bereziren bat zeinetan azala, musikarekin batera askea den (MusikHerriak ez al zuen lizentzia askeren bat?).
Hori da, bai. MusikHerriaren diskoak CC-by-sa lizentziapean argitaratzen dira, posible da beraz hauek Commonsera igotzea lizentzia ongi zehaztuz.
[1] http://en.wikipedia.org/wiki/Californication_%28album%29 [2] http://en.wikipedia.org/wiki/Californication_%28song%29 [3] http://meta.wikimedia.org/wiki/Fair_use