Kaixo Goizargi!
Ongi etorri Euskarazko Wikipediaren posta-zerrendara. Zu bezala ere ikasi
nahi duen jende asko dago hemen. Posta-zerrenda honen helburua, besteak
beste, parte-hartzea sustatu eta erraztea da, beraz, ongi aukeratu duzu.
Bestalde, bai zuri eta bai gainontzeko zerrendakideei jakinarazi nahi
nizueke aurtengo UEUren Udako Ikastaroen artean Wikipediari lotutako bat
eskainiko dela, uztailaren 23 eta 24an Iruñean. Wikipedian artikuluak nola
sortu irakatsi eta praktikatuko da bertan, 5 orduko bi goizetan zehar.
Informazio gehiago emango dizuegu data gerturatu eta izen emateko epea ireki
ahala.
Ongi izan,
Arkaitz
2009/3/6 goizargi ros <goizargirv(a)hotmail.com>
Kaixo!
Orain gutxi wikipedian nengoela ikusi nuen euskarazko aukera, proiektu
honetan laguntzea ideia polita izango zela pentsatu nuen. Euskara sarean
zehar hedatzeko beste era bat, eta azkenean parte hartzea erabaki dut.
Ez daukat denbora handirik, eta ez dakit ere oso ongi nola funtzionatzen du
guzti hau, ala ere zuen laguntzarekin, gutxinaka ikastea espero dut.
Ongi izan!!
Eguzki
------------------------------
Diferentes formas de estar en contacto con amigos y familiares.
Descúbrelas.
Descúbrelas.<http://www.microsoft.com/windows/windowslive/default.aspx&g…
_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l(a)lists.wikimedia.org
https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l