Kaixo Goizargi!

Ongi etorri Euskarazko Wikipediaren posta-zerrendara. Zu bezala ere ikasi nahi duen jende asko dago hemen. Posta-zerrenda honen helburua, besteak beste, parte-hartzea sustatu eta erraztea da, beraz, ongi aukeratu duzu.

Bestalde, bai zuri eta bai gainontzeko zerrendakideei jakinarazi nahi nizueke aurtengo UEUren Udako Ikastaroen artean Wikipediari lotutako bat eskainiko dela, uztailaren 23 eta 24an Iruñean. Wikipedian artikuluak nola sortu irakatsi eta praktikatuko da bertan, 5 orduko bi goizetan zehar. Informazio gehiago emango dizuegu data gerturatu eta izen emateko epea ireki ahala.

Ongi izan,

Arkaitz


2009/3/6 goizargi ros <goizargirv@hotmail.com>

 

Kaixo!

Orain gutxi wikipedian nengoela ikusi nuen euskarazko aukera, proiektu honetan laguntzea ideia polita izango zela pentsatu nuen. Euskara sarean zehar hedatzeko beste era bat, eta azkenean parte hartzea erabaki dut.

Ez daukat denbora handirik, eta ez dakit ere oso ongi nola funtzionatzen du guzti hau, ala ere zuen laguntzarekin,  gutxinaka ikastea espero dut.

Ongi izan!!

Eguzki

 



Diferentes formas de estar en contacto con amigos y familiares. Descúbrelas. Descúbrelas.

_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l@lists.wikimedia.org
https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l