Txopi(e)k dio:
Laburbilduz, nik egiten dudan bezala argazkiak jabetza
publikoan jarri edo
arriskatu nahi ez baduzu edo/eta flickerrek aukera hori ematen ez
dizulako, CC BY lizentzia erabili. Hori da nik pertsonalki ematen dizudan
gomendioa, baina erabaki bat hartu orduko, mesedez, ziurtatu zaitez aukera
bakoitzak dituen berezitasunak ulertzen dituzula. Kultura librea lagundu
nahi baduzu, ezinbestekoa da egiten hari zarena ulertzea. Horrela ez duzu
okerreko lizentzia aukeratuko, zure ingurukoei aholku zuzenak eman ahal
izango duzu, etab. Esan dudan zerbait ondo ulertzen ez bada, galdetu lasai
zerrenda honetan edo niri zuzenean eta gustora azalduko dizut nik
dakidana.
Aspandi konturatu nintzen lizentziek duten mugaz. Hasieran Flickr-eko
kontua zabaldu nuenean BY-NC-SA erabiltzen nuen. Gero konturatu nintzen
honek mugak zituela.
Adibide moduan:
Argazkilaritza eta musika zalea naiz. Ahal dudan kontzertu guztietara
argazki kamera eramaten dut argazkiak ateratzeko. Gero taldeei ematen
dizkiet argazkiak. Musika taldeak ezingo zituen nire argazkiak erabilpen
komertzialetarako erabili. Hau da, disko bat salgai jarri eta argazkiak
erabili diskoa ilustratzeko.