Berrian Rajoyri Raxoi esaten diotela eta... beste toki batzuetan idatzi ondoren, artikulu
bat idatzi dut Sustaturako.
Wikipedia aipatzen dut zeharka, eta horregatik zerrenda honetan ere aipatzen dut.
Deiturak nola idatzi da kontua. Funtsean, Berrian hiru arau aplikatzen dira beren Estilo
Liburutik
* Euskal herritarren euskal abizenak euskal grafiaz idazten dira Berrian, norberaren
ohtura gora-behera
* Euskal Herritik kanpoko herritarren euskal abizenak haiek idatzi bezala idazten
dira, euskal grafiara ekarri gabe
* Alfabeto latinoan idatzitako izenak oro har bere horretan uzten dira.
Aldiz, euskarazko
<http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Bozketak/Euskal_izen-abizenen_idazkera>Wikipedian
bakoitzaren idazteko era errespetatzeko bozkatu zen bere garaian.
Ondorioa,
<http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Politikak#Euskal_izen-abizenen_idazkera>abizenak
berezko grafian idaztea izan zen. Baina ez da betetzen oso zintzo... Etchepare sarrerarik
ez dugu, Etxepare bai.
Nik uste dut Berriaren araua praktikoagoa eta zuzenagoa dela. Baina tira, komunitatearen
bidea da Wikipediakoa eta horixe da bere aberastasuna. Hala ere, esan bezala, Wikipedia
aipatu dudanez artikuluan, hemen ere azaltzea tokatzen zela pentsatu dut. Eskerrik asko.
Luistxo