Berrian Rajoyri Raxoi esaten diotela eta... beste toki batzuetan idatzi ondoren, artikulu bat idatzi dut Sustaturako.
Wikipedia aipatzen dut zeharka, eta horregatik zerrenda honetan ere aipatzen dut.
Deiturak nola idatzi da kontua. Funtsean, Berrian hiru arau aplikatzen dira beren Estilo Liburutik * Euskal herritarren euskal abizenak euskal grafiaz idazten dira Berrian, norberaren ohtura gora-behera * Euskal Herritik kanpoko herritarren euskal abizenak haiek idatzi bezala idazten dira, euskal grafiara ekarri gabe * Alfabeto latinoan idatzitako izenak oro har bere horretan uzten dira. Aldiz, euskarazko http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Bozketak/Euskal_izen-abizenen_idazkeraWikipedian bakoitzaren idazteko era errespetatzeko bozkatu zen bere garaian.
Ondorioa, http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Politikak#Euskal_izen-abizenen_idazkeraabizenak berezko grafian idaztea izan zen. Baina ez da betetzen oso zintzo... Etchepare sarrerarik ez dugu, Etxepare bai.
Nik uste dut Berriaren araua praktikoagoa eta zuzenagoa dela. Baina tira, komunitatearen bidea da Wikipediakoa eta horixe da bere aberastasuna. Hala ere, esan bezala, Wikipedia aipatu dudanez artikuluan, hemen ere azaltzea tokatzen zela pentsatu dut. Eskerrik asko.
Luistxo