Aupa danori!
Askotan pentsatu dudan zerbait da. Lankide batek izena ematean, lankide
-normalean esperientziadun- batek jarri egiten dio {{ongietorria}}
txantiloia. Kontua da, niri hori aseptikoegia eta hotzegia iruditzen zaidala
eta ikutu "pertsonalago" bat jarriko niokela, esate baterako, txantiloiaren
azpian esaldiren bat animatzen dudaren bat edo izanez gero lankideari berari
galdetzeko esanez.
Esate baterako txantiloi azpian nik (edo esperientziadun nonork) jartzea:
Inolako dudarik edo izanez gero, galdetu egidazu lasai nire eztabaida
orrian, horretarako nago eta.-- Janfri
Beste wikipedia batzuetan egiten dute (Okzitanierazkoan behintzat bai) eta
uste dut oso ideia ona dela jendeari galdetzen animatzeko. Era honetan,
"lankide ponteko" bat izango lukete gauzak zelan doazen enteratu arte
laguntzeko.
Zer deritzozue?
mikel
--
--------------------------------------
Mikel Iturbe Urretxa
Bloga:
http://www.goiena.net/blogak/zubia
#447152 zenbakidun Linux erabiltzailea