Luistxo Fernandez(e)k dio:
Hemen iragarritako bozketa hura amaitu da, emaitza argi batekin... http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Bozketak/Fair_Use
Hortaz, orain "garbiketa" gertatuko da? euskal wikipediara igotako irudiak borratuko dira? Hemen agertzen zirenak esan nahi dut: http://eu.wikipedia.org/wiki/Aparteko:Imagelist http://eu.wikipedia.org/wiki/Aparteko:Log/upload
Bai, hori da, euskarazko Wikipedian ez genuke irudirik eduki beharko, salbuespen bereziren bat izan ezik. Atzo hasi ginen garbiketarekin, eta orain jada oso irudi gutxi gelditzen dira. Batzuk Commonsera pasatu beharrekoak dira, baina beste batzuen kasuan igo dituenarekin hitz egin eta lizentziaren baldintzak argitzea nahiko nuke, ez baitute lizentziarik definituta, eta ezabatzea pena litzateke...
Katalanezko orria egokitzeko unea ere izan daiteke... http://ca.wikipedia.org/wiki/Ajuda:Carregar_un_arxiu
Hor dagoen puntu batek zalantza sortzen dit:
- Heu fet una fotografia d'una obra d'art recent de la qual no en sou l'autor (pintura, escultura, edifici fora d'Espanya):
Eraikuntzarenak intrigatua nauka (edifici fora d'espanya)... Moneoren Kursaal Jauregiari atera badiot, igo dezaket. Baina Parisen Ieoh Ming Pei-ren Louvreko Piramideari atera badiot ez? Hego eta Ipar Euskal Herriko edifizioekin desberdin jokatu behar dugula esan nahi ote du honek... Espainiako legeren baten ondorioa ote?
Nik dakidala ez dago inongo arazorik horrekin, Eiffel dorrearen [1] irudi asko dago adibidez Commonsen. Museo baten dagoen argazkiari ezingo diozu argazkirik atera, baina eraikin publiko bati bai, nik dakidala... galdetuko diet katalanezko Wikipediakoei, ea zer esaten didaten horren inguruan.
Arkaitz
Eraikuntzarenak intrigatua nauka (edifici fora d'espanya)... Moneoren Kursaal Jauregiari atera badiot, igo dezaket. Baina Parisen Ieoh Ming Pei-ren Louvreko Piramideari atera badiot ez? Hego eta Ipar Euskal Herriko edifizioekin desberdin jokatu behar dugula esan nahi ote du honek... Espainiako legeren baten ondorioa ote?
Nik dakidala ez dago inongo arazorik horrekin, Eiffel dorrearen [1] irudi asko dago adibidez Commonsen. ...
Eiffel aspaldi hila dago, baina arkitekto modernoekin eta beren lanen jabeekin, badakizu nolakoak gertatzen diren: - Bilbon Guggenheim-en irudiak erabiltzeko zailtasunak - Calatravaren pleitoa Bilboko Udalarekin (ez argazkiengatik, baina egile eskubideak tartean) ...
Honen inguruko argibiderik bagenu, nik eskertuko nuke. Gainerakoan katalanen testua bastante argi geratzen zait.
Luistxo