Bide batez, nik ere aurkeztu egingo dut neure burua zerrenda honetan.
Asier Sarasua Garmendia, 38 urte, Eubakoa (Zornotza) jaiotzez, eta orain
Gasteizkoa eta Arrietakoa (Trebiñu) adopzioz.
Biologia ikasi nuen, itzultzaile moduan egin nuen lan sasoi batez, gero
GISak manejatzen ikasi nuen, ondoren programatzen hasi nintzen lanean,
gero nire denbora librean.
Lanean (Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak) orain egiten dudana:
- Gasteizko Ingurumen Informazioko Sistema kudeatu
(
http://www.vitoria-gasteiz.org/cea/eu/html/atlas-ambiental/medioFisico-Natu…)
- Agenda 21eko eta ingurumen gaietako txostenak idatzi (azkena energia
berriztagarriei buruzkoa)
- Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko
(
http://www.vitoria-gasteiz.org/cea/eu/html/index.shtml) eta Eraztun
Berdeko (
http://www.vitoria-gasteiz.org/anilloWeb/eu/html/index.shtml)
webguneak kudeatu
Denbora librean egiten dudana:
- Euskalbar garatu
- Software librea itzuli: OmegaT, Azureus...
- Perretxikotara joan
Wikipediarako idaztea gustatuko litzaizkidakeen artikulu batzuk:
- GIS
- Teledetekzioa
- Ingurumen inpaktua
- Gasteiz
- Trebiñu
- Agenda 21
Baina ez dakit denborarik eukiko dudan...
Asier.
Luistxo Fernandez(e)k dio:
Abisu
hau iritzi zait:
> Issue 61: <http://eu.wikipedia.org>eu.wikipedia.org integratu
>
<http://code.google.com/p/euskalbar/issues/detail?id=61>http://code.google.com/p/euskalbar/issues/detail?id=61
> Comment #4 by asier.sarasua:
> Gehitu diot wikipedia barrari.
> Momentuz, bilaketa orokorra gaitu dut,
ez bilaketa espezifikoak.
Google Code-ren bidez Euskalbarren hobekuntzan parte hartzeko, Gmail kontu bat edo
Googlen balidatutako beste kontu bat izanda egin dezakezu.
Luistxo
_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l(a)lists.wikimedia.org
http://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l