Kaixo,
Lonbardierazko Wikipediatik laguntza eske idatzi didate gaur. Izan ere, beraien hizkuntza existitzen ez dela eta italierarekiko separatistak direla leporatu diete beste hainbat wikilarik, eta arrazoi horrekin beraien Wikipedia ixteko eta ezabatzeko eskaera egin dute [1]. Munduko hizkuntzak eta hauentzako kode estandarrak definitzen dituen ISO 639-3 arauak 'lmo' kodea esleitu zion lonbardierari, eta ondorioz, existitzen den hizkuntza da. Horrez gain, hizkuntza arauturik ez dutela eta dialekto ezberdinetan idazten ari direla leporatzen diete (hauxe badakit egia dela, beraiek esanda, baina arazorik al du horrek? AEBetako eta EBko ingelesa ere badaude, eta baita gaztelania ezberdinak ere).
Laguntzatxo bat eman, eta itxiera horren aurka sinatzeko eskatu didate, eta halaxe egin dut. Nik zuei luzatu nahi dizuet mezua, inork lagundu nahi badie.
Mila esker,
Arkaitz
[1] http://meta.wikimedia.org/wiki/Proposals_for_closing_projects/Closure_of_Lom...