Zerbitzu berri bat euskaraz, nork bere argazkiak gorde eta partekatzeko:
http://www.argazkiak.org/
Erabilpen baldintzetan, argazki guztiei CC-BY-SA lizentzia ematen diela erabiltzaileak:
http://www.argazkiak.org/tos/
Baldintza horien azalpenean azpimarratu nahi izan dugu gauza parea:
- Creative Commons-en "Approved for Free Cultural Use" etiketa dagokiola
lizentzia honi.
- Wikipedia Commons-ekin bateragarria dela lizentzia hori, eta hortaz, Euskarazko
Wikipediarako erabili daitezkeela Argazkiak.org-en argitaratutako irudiak.
Adibidez, Talogintza ilustratzeko
http://eu.wikipedia.org/wiki/Talo (badago dagoeneko hor
argazki bat, adibide soila besterik ez da hau) argazki hau erabili daitekeela,
http://www.argazkiak.org/photo/san-prudentzio/ , bere kalitate handiko bertsioetako bat
Wikipedia Commons-era igota.
(Disclaimer: propaganda mezua ere bada hau, nik lan egiten dudan enpresa baten lantzamendu
baita
Argazkiak.org)
Luistxo