Kaixo guztioi,
Wikipediako 'TXiKi' erabiltzailea nauzue [1], beste hainbat proiektutan 'arkaitz' izenez sinatzen dudan arren. Wikipediako lankide azken bi urteotan, administratzaile lanetan dihardut azken urte eta erdian.
Lengoaia Naturalen Prozesamenduan doktoretza ikasketak egiten ari naiz, eta saiatzen naiz horren inguruko ekarpenak egiten, bestelako artikuluak ere sortzen ditudan arren. Hala eta guztiz ere, artikuluak sortuz entziklopedia handitzen joatea bezain garrantzitsua iruditzen zait beronen mantenua, eta horretan arreta handia jarri beharra daukagu. Bide horretan, posta-zerrenda hau oso interesgarria izango dela iruditzen zait, Wikipediako ohiko eztabaidetatik haratago jende gehiago inplikatu eta erakartzeko ahalmena izango duela iruditzen baitzait.
Badut bloga nik ere, lau lagunen artean egiten duguna: Mutilmedia [2]. Web 2.0 delakoa gustoko dut, eta horren inguruan euskarazko proiektu pare bat daukat: Zabaldu.com eta Bildu.net.
Besterik gabe, ongi etorri guztiok posta-zerrendara, eta probetxuzkoa izan dadila gure entziklopedia askearentzako.
Ongi izan,
Arkaitz Zubiaga
[1] http://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide:TXiKi [2] http://www.mutilmedia.com