Kaixo, ni asapalditik naiz Wikipediaren erabiltzaile, eta duela 2 urte inguru ere artikulu txiki batzuk editatzen hasi nintzen. Ekarpen gehiago egin nahi nuke zeren egia esan orain arte ez naiz batere konstantea izan. Wikipedian posta-zerrenda sortzearen eztabaida sortu zenean aldeko iritzia eman nuen, pentsatzen baidut tresna hau ni bezalako kolaboratzaile alperrak gehiago laguntzeko akuilua izan daitekela.
Ni: birasuegi
Beñat Irasuegi Ibarra, Errenteria, 1978 Wikipedia: http://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide:Birasuegi Lana: EKTko banaketa enpresako arduraduna http://www.ektsa.net , besteak beste Berriaren banaketaz arduratzen naiz *http://*www.berria.info Bloga: http://www.blogak.com/irotzabal , hala ere ez dut asko erabiltzen...agian aurrerago. Bestalde birasuegi erabiltzaile izenarekin aurki nazakezue Twitter-en, Tagzanian, youtube-n eta beste askotan.
Interesak, Wikipediako ekarpenak hauen inguruan egingo ditut:
Historia eta Geografia: Kuba, Kurdistan, Turkia, Mediterraneoa Nekazaritza eta Landa eremuko gaiak: Gastronomia, Nekazaritza Ekologikoa, Agroekologia, Euskal nekazal ohiturak... Politika: Nafarroa, Komunismoa, Anarkismoa... Ekologia eta Energia alternatiboak Komikiak, zinema eta literatura orokorrean
Zertxobait nahasia dirudi ezta?
Agur bat zerrendako lagun guztioi
Beñat