Kaixo, ni asapalditik naiz Wikipediaren erabiltzaile, eta duela 2 urte inguru ere artikulu txiki batzuk editatzen hasi nintzen. Ekarpen gehiago egin nahi nuke zeren egia esan orain arte ez naiz batere konstantea izan. Wikipedian posta-zerrenda sortzearen eztabaida sortu zenean aldeko iritzia eman nuen, pentsatzen baidut tresna hau ni bezalako kolaboratzaile alperrak gehiago laguntzeko akuilua izan daitekela.
 
Ni: birasuegi
 
Beņat Irasuegi Ibarra, Errenteria, 1978
Wikipedia: http://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide:Birasuegi
Lana: EKTko banaketa enpresako arduraduna http://www.ektsa.net , besteak beste Berriaren banaketaz arduratzen naiz http://www.berria.info
Bloga: http://www.blogak.com/irotzabal , hala ere ez dut asko erabiltzen...agian aurrerago.
Bestalde birasuegi erabiltzaile izenarekin aurki nazakezue Twitter-en, Tagzanian, youtube-n eta beste askotan.
 
Interesak, Wikipediako ekarpenak hauen inguruan egingo ditut:
 
Historia eta Geografia: Kuba, Kurdistan, Turkia, Mediterraneoa
Nekazaritza eta Landa eremuko gaiak: Gastronomia, Nekazaritza Ekologikoa, Agroekologia, Euskal nekazal ohiturak...
Politika: Nafarroa, Komunismoa, Anarkismoa...
Ekologia eta Energia alternatiboak
Komikiak, zinema eta literatura orokorrean
 
Zertxobait nahasia dirudi ezta?
 
Agur bat zerrendako lagun guztioi
 
Beņat