Tira, hainbeste aurkezpenen artean neure burua aurkeztera derrigortua sentitzen naiz.
Julen nauzue eta Wikipediaren kontsumitzaile masiboa naiz. Ekoizle masiboa izan nahiko nuke, buruan informazioa eta gogoa ez zait falta (informatikaren eremuan gehienbat) baina denbora mugatua da tamalez eta azkenaldian batez ere ezin nahi bezainbeste gauza egin. Posta-zerrenda hau niretzat akuilu moduko bat izan daiteke beraz.
Euskararen egoerak kezkatzen nau eta bizitzaren alor guztietan presente egon beharko lukenez ez litzaidake gustatuko Wikipedia salbuespena izatea.
Software librearen filosofian sinisten dut eta nire denbora librearen puska eder bat horri eskaintzen diot. Besteak beste, Librezale taldean aktiboki parte hartzen dut hainbat softwareren lokalizazioan. Ildo berean, Euskalbar Firefoxerako tresna-barraren garapenean ere banabil. Duela gutxi blog teknofilo hauetako bat ere ireki dut[1] (denbora falta aipatu al dut?), nahiz eta aspalditik nabilen inguru-minguru horietan.
Julen.