Oier Araolaza(e)k dio:
Wikipediarekin esperientzia gazi bat izan dut aurretik. Dantzaren inguruko artikulu kaskar bat ikusi nuen (gazteleraz), erretiratzeko eskatu nuen (mesede baino kalte gehiago egiten zuelako) eta ezetz esan zidaten, gaizki zegoela iruditzen bazitzaidan hobetzeko nik. Baina, garai hartan ez denbora eta hori egiteko modurik ez nekienez, nahiko etsituta geratu nintzen. Nire ustez -eta entziklopedia batean zer esanik ez- datu oker bat ematea baino hobeto da ezer ez esatea. Badago beste ikuspuntu bat ordea, gaizki ala ongi, garrantzitsuena zerbait esatea dela, eta oker badago gero egongo dela zuzentzeko aukera. Iruditu zitzaidan wikipedian bigarren ikuspegi horrek funtzionatzen duela, eta ez nintzen oso konforme geratu horrekin
Ez dut eztabaida horren berri, edo ez dut gogoratzen behintzat, baina nire iritzia emango dizut horren inguruan, eta Wikipedian orokorrean nagusitu izan dena.
Wikipedian ez dugu sekula gaizki dagoen zerbait onartuko, eta edozein kasutan ere gaizki baldin badago, zuzentzeko beharra duen txantiloiarekin markatuko da. Helburu hori dute Wikitu [1] eta Zuzendu [2] txantiloiek. Baina horrek ez du esan nahi gaizki dagoena hor mantenduko denik; horrek formatu aldetik edo euskara aldetik hobetzea behar duen artikulua markatzen du. Informazioa gaizki badago, edo azaltzen denak zentzurik ez badauka, argi dago berehala zuzentzen ez bada ezabatu beharra dagoela.
Bestalde, badago zerbait izatea ezer ez izatea baino hobea den filosofia hori, baina beste bide batetik. Duela urte batzuk munduko herrialdeentzako eta Euskal Herriko udalerrientzako artikulurik ez zegoenean 'Arrasate Gipuzkoako udalerria da eta X biztanle ditu' motako artikuluak sortu ziren, hobe zelako zerbait izatea, eta gainera beste norbaitek hobetzera animatzen zuelako. Era berean, eduki xumea duten artikulu batzuk sortzeari ondo deritzogu, beti ere informazioa gehituko dela espero dugunean. Aurretik zerbait egoteak, gutxi bada ere, hobetu eta hedatzera animatzen du jendea orokorrean.
Informazio gehiagorako ikus [3].
Arkaitz
[1] http://eu.wikipedia.org/wiki/Txantiloi:Wikitu [2] http://eu.wikipedia.org/wiki/Txantiloi:Zuzendu [3] http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Zirriborro