Txopi(e)k dio:
Lehenik eta behin esan beharra dago badagoela jendea Informazio Geografikoko Sistemetako (GIS) datuak, jabedunak izan ez daitezkela defendatzen dutenak.
Nire iritzia: letrei ezin zaie copyright-a jarri, baina liburuei bai. Era berean, koordenatu geografikoei ezin zaie copyright-a jarri, baina informazio geografikoari bai.
Hori bai, informazio geografikoa administrazio publiko batek sortu badu, zuzenean jabego publikora igarotzearen aldekoa naiz erabat.
Kontua da, irudiaren egileak (irudiaren eskubideen jatorrizko jabea denez), edozein momentutan irudi horren lizentzia aldatu dezakeela edo irudi bera lizentzia bat baino gehiagorekin argitaratu dezakeela. Kasu honetan, zuek ez duzue Wikipediako irudia argitaratu baina lizentzia horrekin ados bazaudete, dagoen bezala utz dezakezue, eta irudi hori bi lizentziarekin argitaratu izan bazenute bezala egin. Horrek ez du inolako arazorik eta kasu batzuetan ematen da.
Azkenik, eta dena konponduta dagoela dirudienean, aipatutako irudi horrek GPL lizentzia izatearekin arazo bat ikusten dudala ohartarazi nahi dut. GPL, LGPL eta antzeko lizentziak softwarearentzako bakarrik dira eta ez testuentzako, ez irudientzako. Wikipedia Commons-en lizentzia mota askotako irudiak daude[1] baina irudi bat igotzeakoan ematen dituen aukeretan ikus daitekeenez, GPL eta antzekoak ez dira agertu ere egiten.
Ados. Nagusiekin hitz egin eta arazorik ez dagoela esan didate, axola ez badizuete lizentzia aldatuko diot irudi horri.
Asier.