Enekok:
Gaia zertaz doan baldin badakizu behintzat, ez da artikulua ezabatzea eskatzea baino hobe norberak artikulua editatzea?
Bai, hori esaten zidaten, baina kontuak batzuetan ez dira hain errazak. Artikulu horrek gaur egun 34.000 karaktere ditu, eta bere garaian 20.000-25.000 izango zituen. Baina ez zituen inork espresuki idatzi, baizik eta dantza talde baten webgune batetik (baimenarekin) oso-osorik ekarri zuten. Egitura bera gaizki planteatuta zuen (eta du...) baina atalez atal zuzentzen hasiz gero 20.000 karaktere ziren zuzendu beharrekoak gutxienez. Hori lan handia da. Entziklopedia baterako sarrera bat idaztea nire ustez ez da blog baterako sarrera bat idaztea modukoa. Informazio iturri guztiak edo gehienak kontrolatu behar dira, kontrastatu, materiala bildu, moldatu, redaktatu eta zuzendu.
Demagun nik gaur bertan Euskal Prospektika izeneko sarrera bat gehitzen dudala wikipedian. Horretarako topatu dut aspaldiko artikulu bat, liburu zarbbatetik kopiatutako kapituluekin egindakoa eta dagoen bezala kopiatu eta argitaratu dut. Zuk irakurri duzu eta goitik behera oker dagoela ikusi duzu. Hori zer da zuretzat? Putada bat. Gai horretan aditua zarenez eta artikulu hori desastre bat denez behartuta sentitzen zara editatzen eta txukuntzen. Eta hori egin gabe pasatzen uzten duzun egun bakoitzean gai horri buruzko ezagutze okerra hedatzen ari da. Eta askotan txarragoa da ezagutza okerra ezjakintasuna baino.
Artikulua oso gaizki badago, eta hori berregiteko denborarik ez baduzu, nire ustez egokiena ezkutatzea dela, txukundu eta argitaratzeko moduan egon arte.
oier.
Eneko Astigarraga escribió:
Wikipediarekin esperientzia gazi bat izan dut aurretik. Dantzaren inguruko artikulu kaskar bat ikusi nuen (gazteleraz), erretiratzeko eskatu nuen (mesede baino kalte gehiago egiten zuelako) eta ezetz esan zidaten, gaizki zegoela iruditzen bazitzaidan hobetzeko nik.
Aupa Oier eta besteok,
Gaia zertaz doan baldin badakizu behintzat, ez da artikulua ezabatzea eskatzea baino hobe norberak artikulua editatzea? Eta editatzea gaizki dagoena ezabatzea ere badela uste dut.
Ez dakit txarto edo ondo eginda, baina behintzat hori da nik egiten dudana gaztelerazko wikipedian. Euskarazkoan ez daude gauzak ezabatzen ibiltzeko moduan...
Baina beno, gaztelerazko wikipediarena beste kontu bat da, nahiko off-topic hemen. Baina batzutan ematen dit "toponimia kruzada" bat sortzeko gogoa :-)
Eneko
Wikieu-l mailing list Wikieu-l@lists.wikimedia.org http://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l
__________ Información de NOD32, revisión 2667 (20071119) __________
Este mensaje ha sido analizado con NOD32 antivirus system http://www.nod32.com