Aupa eneko! (eta gainerako zerrendakide guztiak noski)
Ni behintzat posta txekeatzeaz gain gero beti noa wikipediara, dena dela uste dut primeran egin duzula abisatzean, beti ere horrelako magnitudeko bandaloa denean ("minibandaloengatik" molestatzeak ez du merezi).
Ez dakit automatikoki egiteko aukerarik dagoen, administratzaile denak aurreko bertsioa eta azkena konparatu gabe desegin dezake, nahikotxo arinduz prozesua. Gainera orrialde asko sortuak izan dira (eztabaidak batez ere) eta horiek ezabatu egin behar izan dira, ezin baita desegin aldaketa bat, berau orrialdeko bakarra denean.
Egun ona eduki dezazuela, janfri
On Nov 21, 2007 9:11 AM, Eneko Astigarraga eastigarraga@codesyntax.com wrote:
Zorionak hain azkar ibiltzeagatik, Janfri eta Willy.
Lehen esan bezala ni eskuz hasi naiz bandalismoa desegiten artikulu batzuk, Gasteiz, Euskal Herria eta beste sarreraren bat zuzendu dut. Ez zen lan handia "desegin" eman eta aurreko bertsiora bueltatzea banan-banan, baina laga egin dot, hori automatikoki egiteko tresnak izango zirelakoan.
Beste baterako, eskuz ala automatikoki desegiten da horrelakoetan? Zerrenda honetatik abisua ematea soberan dago?
Donostiari buruzko artikuluan "GORA ESPAINIA! SE LLAMA SAN SEBASTIÁN, INCULTOSSSS)" zioen gainera. Toponimia borrokak ... :-)
Eskerrik asko
Eneko
2007/11/21, Mikel Iturbe mik.iturbe@gmail.com:
Bandalismo guztia deseginda, 150 orri inguru bandalizatuak guztira (GORA ESPAINIA jartzen zuen leku orriotan). Willy ta biok aritu gara horren
aurka
egiten. Lankidea hiru egunez dago blokeatua, baina blokeo luzeago bat jartzea pentsatzen dut.
Ondo izan. mikel
On Nov 21, 2007 6:21 AM, Eneko Astigarraga < eastigarraga@codesyntax.com
wrote:
Ez dakit 20 N delako edo zerrendaren jaioera ospatzeko, bisita izan du gaur gauean euskarazko wikipediak.
Orriak ezabatu eta "Gora Espainia!" ipini du non nahi bisitariak.
http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Aparteko:Contributions&limit=5...
Hasi naiz banan banan egin dituen aldaketak desegiten, baina seguruenez denak batera egin daitezke, eta momentuz utzi egin dut.
Gainera badirudi kanpo loturetan hizkuntza adierazlea {{eu}}, {{es}}, {{fr}}, {{en}}, ...."Gora Espainia!"-gatik ordezkatu duela ere.
Eneko
Wikieu-l mailing list Wikieu-l@lists.wikimedia.org http://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l
--
Mikel Iturbe Urretxa Bloga: http://www.goiena.net/blogak/zubia #447152 zenbakidun Linux erabiltzailea _______________________________________________ Wikieu-l mailing list Wikieu-l@lists.wikimedia.org http://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l
-- Eneko Astigarraga CodeSyntax Azitaingo Industrialdea 3 K E-20600-EIBAR Tel: +34 943 82 17 80
Wikieu-l mailing list Wikieu-l@lists.wikimedia.org http://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l