Aupa eneko! (eta gainerako zerrendakide guztiak noski)

Ni behintzat posta txekeatzeaz gain gero beti noa wikipediara, dena dela uste dut primeran egin duzula abisatzean, beti ere horrelako magnitudeko bandaloa denean ("minibandaloengatik" molestatzeak ez du merezi).

Ez dakit automatikoki egiteko aukerarik dagoen, administratzaile denak aurreko bertsioa eta azkena konparatu gabe desegin dezake, nahikotxo arinduz prozesua. Gainera orrialde asko sortuak izan dira (eztabaidak batez ere) eta horiek ezabatu egin behar izan dira, ezin baita desegin aldaketa bat, berau orrialdeko bakarra denean.

Egun ona eduki dezazuela,
janfri

On Nov 21, 2007 9:11 AM, Eneko Astigarraga <eastigarraga@codesyntax.com> wrote:
Zorionak hain azkar ibiltzeagatik, Janfri eta Willy.

Lehen esan bezala ni eskuz hasi naiz bandalismoa desegiten artikulu
batzuk, Gasteiz, Euskal Herria eta beste sarreraren bat zuzendu dut.
Ez zen lan handia "desegin" eman eta aurreko bertsiora bueltatzea
banan-banan, baina laga egin dot, hori automatikoki egiteko tresnak
izango zirelakoan.

Beste baterako, eskuz ala automatikoki desegiten da horrelakoetan?
Zerrenda honetatik abisua ematea soberan dago?

Donostiari buruzko artikuluan "GORA ESPAINIA! SE LLAMA SAN SEBASTIÁN,
INCULTOSSSS)" zioen gainera. Toponimia borrokak ... :-)

Eskerrik asko

Eneko



2007/11/21, Mikel Iturbe < mik.iturbe@gmail.com>:
> Bandalismo guztia deseginda, 150 orri inguru bandalizatuak guztira (GORA
> ESPAINIA jartzen zuen leku orriotan). Willy ta biok aritu gara horren aurka
> egiten. Lankidea hiru egunez dago blokeatua, baina blokeo luzeago bat
> jartzea pentsatzen dut.
>
> Ondo izan.
> mikel
>
>
> On Nov 21, 2007 6:21 AM, Eneko Astigarraga < eastigarraga@codesyntax.com>
> wrote:
> >
> > Ez dakit 20 N delako edo zerrendaren jaioera ospatzeko, bisita izan du
> > gaur gauean euskarazko wikipediak.
> >
> > Orriak ezabatu eta "Gora Espainia!" ipini du non nahi bisitariak.
> >
> http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Aparteko:Contributions&limit=500&target=88.6.214.78
> >
> > Hasi naiz banan banan egin dituen aldaketak desegiten, baina
> > seguruenez denak batera egin daitezke, eta momentuz utzi egin dut.
> >
> > Gainera badirudi kanpo loturetan hizkuntza adierazlea {{eu}}, {{es}},
> > {{fr}}, {{en}}, ...."Gora Espainia!"-gatik ordezkatu duela ere.
> >
> > Eneko
> >
> > _______________________________________________
> > Wikieu-l mailing list
> > Wikieu-l@lists.wikimedia.org
> > http://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l
> >
>
>
>
> --
> --------------------------------------
> Mikel Iturbe Urretxa
> Bloga: http://www.goiena.net/blogak/zubia
> #447152 zenbakidun Linux erabiltzailea
> _______________________________________________
Eneko Astigarraga
CodeSyntax
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80

_______________________________________________



--
--------------------------------------
Mikel Iturbe Urretxa
Bloga: http://www.goiena.net/blogak/zubia
#447152 zenbakidun Linux erabiltzailea