Elkarrizketa gaztelaniazko Wikipedian oinarrituta dago bere osotasunean, zalantzarik gabe. Rafael Herce gaztelaniazko Wikipediako Txo erabiltzailea da [1], eta egiten dituen aipamenak bertan oinarritutakoak dira. Euskarazko Wikipedian ere asko dira parte hartzen duten euskaldunak, baina gehienok ezagutzen garela esango nuke, sarean baino ez bada ere. Horrez gain, liburuzain terminoa gaztelaniaz 'bibliotecario' bezala erabiltzen dute, izan ere 'administrador' gustatzen ez zitzaielako egin zuten aldaketa hori bozketa baten bitartez; guk administratzaile erabiltzen dugu, ez dugu sekula liburuzain erabili...
Zuk itsatsi duzun galdera hori, bederen, euskaldunon parte-hartzean oinarritzen dena, euskarazko Wikipedian ere oinarritu beharko litzateke, baina ez da hala...
Elkarrizketan aipamen garrantzitsu bat falta da: gaztelaniazko Wikipedian oinarrituta dagoela esatea.
[1] http://es.wikipedia.org/wiki/Usuario:Txo
Txopi(e)k dio:
Elkarrizketa hau atera berri dute Enpresa Digitalean: http://www.enpresadigitala.net/euskera/famosos/entrevista_concreta.jsp?id=25...
Oker ez banago, esaten den gehiena Gaztelaniazko Wikipediari buruz da eta Euskarazko Wikipedia existitzen denik ere ez da aipatzen. Asmo txarrik gabe egin dutela suposatzen dut baina hala ere, Wikipedia bere osotasunean zer den eta Euskal Herritarrok nola parte hartzen dugun txarto irudikatu dutela uste dut.
Euskaldunok aktiboki parte hartzen dugu Wikipedia hobetzeko lanetan?
Dezente handia da aktiboki parte hartzen duten euskaldunen eta nafarren kopurua. Erabiltzaile asko dago erregistratuta eta edizio ugari ateratzen dira egunero, hori dela eta, oso zaila da denak ezagutzea. Wikiaren guneetan elkarrekin parte hartuz ezagutzen dira lankideak. Hala ere, euskaldunen presentzia nahiko handia eta aktiboa dela esan daiteke, izan ere, Euskal Herriko gaiei buruzko sarrera ugari dago, eta gai horiek polemika sortu ohi dute. Errealitateko arazoak mundu birtualean ere islatzen eta abarmenarazten dira.
¿Zer uste duzue zuek?
Txopi.
Wikieu-l mailing list Wikieu-l@lists.wikimedia.org http://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l