Aupa Asier!
On Dec 18, 2007 7:34 PM, Asier Sarasua asarasua@telefonica.net wrote:
Gaur gogoz nenbilen, eta ia egun osoan aritu naiz Wikipedian. "Aldaketa berriak" atalean sartu naiz hainbat aldiz, eta bandalismo-maila ikaragarria dela konturatu naiz.
Zalantza pare bat dauzkat gai honen inguruan:
- Jakin al daiteke, IPa erabiliz, nondik datorren bandaloa?
Badaude IP lokalizatzaileak baina udalerria da lortu zenezakeen daturik zehatzena eta egia esan ez da oso zehatza izaten (ni, getxoztarra izanda, portugaletekoa, erandiokoa... naizela jar dezake esate baterako). Goizean badira, gehienak eskolatik konektatzen diren ikasleak dira.
- Nola ezabatzen da orri oso bat? Eta nork egin dezake?
- Nola blokeatzen da bandaloa, eta nork egin dezake?
Ezabatu eta blokeatzeko ahalmenak administratzaileak bakarrik dituzte. Ahalmen horiek ez dituzten lankideek {{ezabatu}} jarri behar dute ezabatu beharreko orrietan, gero ezabatzeko. Blokeatzeko aldiz, jarri {{IP bandaloa}} bandalo anonimoaren eztabaida orrian eta eman abisua administratzaile bati bere eztabaida orrian.
Espero dut azaldu izana... Ondo izan!
Janfri
Asier.
Wikieu-l mailing list Wikieu-l@lists.wikimedia.org http://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l