Gotzon Egia-(e)k idatzi zuen:
Oker ez banago, Indalecio Ojangurenen familiak Gipuzkoako Diputazioari eman zizkion argazkiak, eta azken horrek interneten CC-BY-SA hedatzea erabaki du.
... eta hemen jarri ditu:
Dakidanez, familiak ez zizkion eman, erosi egin zituen Aldundiak, eta CC-BY-SA baimenaz ipini ditu. Zoritxarrez, egun hauetan errorea ematen du guregipuzkoa.net-ek...
Baina bai, hortik nahia dina argazki hartu ahal izango ditugu.
Bide batez, esango dizuet baita ere XIX. mendeko bilduma izenekoa (http://www.albumsiglo19mendea.net/) lizentzia berean dagoela. Gauza zaharragoak dira, baina besteak beste, Didier Petit de Meurville-ren 506 marrazki eta margo eder dituzte.
Argazki guzti-guzti horiek jabetza publikoan daudelakoan nago...
Txopi.