Mikel Iturbe-(e)k idatzi zuen:
Baina, CC-BY beti izango da konpatiblea ez, azken batean iturria aipatzea besterik ez da? Hots, hasieran CC-BY den testua geroago GFDL bihur daiteke inolako arazorik gabe ez?
Baliokideak izatekotan GFDL eta CC BY-SA izango lirateke: http://www.zabaldu.com/3051/fsf_creative_commons_eta_wikipedia_ados_jarri_di...
Lizentziak txapa legal amaigabeak dira kontutan izan behar da. Horregatik, lizentzia bitan esaten diren gauza guzti-guztiak inolako zalantzarik gabe baliokideak izatea oso zaila da.
Grosso modo CC BY-SA eta GFDL baliokideak lirateke, baina lizentzia legalak direla kontutan izanda, praktikan ez dira baliokideak.
Eta bai, esan nahi nuena da edukiak GFDL lizentziaren arabera askatzea, baina pentsatzen dut Euskarazko Wikipedia esplizituki adierazita jendea gehiago animatuko litzatekeela...
Bestela, egia da GFDL lizentziak ez dutela Creative Commons lizentziek duten hedapena gizartean, eta baliteke arrotz egitea. Dena dela, ez dakigunez noiz etorri daitekeen bateragarritasun hori, hobe da zerbait mugitzea ez? Ni baimenak eskatzearen aldekoa naiz, baina betiere edukiak mundu guztiarentzako askatzen badira, baina agertuko balitz "era honetan euskarazko wikipedian agertu ahal izango da" jende gehiago animatuko dela uste dut.
Txopi.