Wikipediarekin esperientzia gazi bat izan dut aurretik. Dantzaren inguruko artikulu kaskar bat ikusi nuen (gazteleraz), erretiratzeko eskatu nuen (mesede baino kalte gehiago egiten zuelako) eta ezetz esan zidaten, gaizki zegoela iruditzen bazitzaidan hobetzeko nik.
Aupa Oier eta besteok,
Gaia zertaz doan baldin badakizu behintzat, ez da artikulua ezabatzea eskatzea baino hobe norberak artikulua editatzea? Eta editatzea gaizki dagoena ezabatzea ere badela uste dut.
Ez dakit txarto edo ondo eginda, baina behintzat hori da nik egiten dudana gaztelerazko wikipedian. Euskarazkoan ez daude gauzak ezabatzen ibiltzeko moduan...
Baina beno, gaztelerazko wikipediarena beste kontu bat da, nahiko off-topic hemen. Baina batzutan ematen dit "toponimia kruzada" bat sortzeko gogoa :-)
Eneko