Luistxo Fernandez-(e)k idatzi zuen:
Ondo dator eztabaida honetara Txopik Zabaldu-com-en nabarmendu duen albistea http://creativecommons.org/weblog/entry/8051
Iep! Zerrenda honetan albiste hau aipatu nahi nuen (Wikipediarekin duen erlazioagatik), baina azkenean ahaztu egin zitzaidan! Eskerrik asko Luistxo mezu honengatik :-P
Approved for Free Cultural Works zigilua, zeina Creative Commons-eko lizentzia jakin batzuk markatzeko baliagarria izango den (eta agian beste ingurune batzuetan definitutako lizentzitan ere ikusiko dugun, ideiak hedapena badu).
Urrats honen puntu nagusiak dira, nire ustez:
- benetan software librearen printzipioak edukien munduan aplikatzen
direnean sortzen diren lizentzia zehatzei dagokie Approved hori.
- oharrean bertan nabarmentzen denez, Creative Commons-eko lizentzua
batzuk Wikipediarekin bateragarri egiteko neurrien artean ulertu behar da zigiluarena.
- Diskisizio semantikoetan argitasuna dakar: "Creative Commons licenses
containing the NonCommercial or NoDerivatives terms do not qualify." Honek edo hark esango du berak copyleft egiten duela, kultura irekia dela hori, NonCommercial klausula duen arren... pues bale, baina "lan kultural libre" terminoa, bederen, Creative Commons-en esparruan, ez da zuzen aplikatua izango.
Bai, ados nago. Software librearen kasuan, hitza bera sortu zen momentutik zehatz-mehatz definituta egon da, baina ez da gauza bera gertatu bestelako eduki libreekin. Horregatik, honelako eztabaidak sarritan gertatzen ziren: http://www.eremulauak.com/foroa/viewtopic.php?id=5
Baina orain, copyleftaren erreferente guztiak (FSF, FreedonDefined, Creative Commons) ados jarri direla argi ikus daiteke eta kultur lan bat libretzat hartzeko irizpide erabilienak zeintzuk diren argi dago. Horrek ez du esan nahi, Luistxok aipatutako testuan esaten duen bezala, jende guztia adostasun batera heldu denik, baina irizpide onartuenak zeintzuk duren behintzat inork ezin du ukatu. Beste aurrerapausu bat dugu hau beraz.
Txopi.