Eskerrikasko Mikel, baina laburdurekin ez naiz ondo aklaratzen. Niri flickr-ek aukera hauek ematen dizkit. Zein hautatu beharko nuke hortik?
Attribution-NonCommercial-ShareAlike Creative Commons Attribution-NonCommercial Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivs Creative Commons Attribution Creative Commons Attribution-ShareAlike Creative Commons Attribution-NoDerivs Creative Commons
Eskerrikasko, oier.
On Fri, Feb 22, 2008 at 8:41 AM, Mikel Iturbe mik.iturbe@gmail.com wrote:
Egunon!
Lehenik eta behin, Luistxok arrazoi du NC klausula du, ikus MusikHerriaren webgunearen behekaldean [1]. Beraz, ezin genezake erabili.
Oier, arrazoi duzu, zuk jarritako irudi horiek ezingo lirateke erabili. ND (lan eratorriak egiteko ezintasuna) eta NC (etekin komertzialik ez ateratzeko klausula) klausula murriztailetzat jotzen dira. ND klausularekin ezingo lirateke lan eratorriak egin, eta esate baterako, makina baten funtzionamendua azaltzeko eskema batean jarritako etiketak euskaldundu. Horrek, asko murriz dezake irudiarekin egin genezakeen erabilpena.
NC-rekin, nahiz eta gu ez garen aberastuko, ezingo genuke irudia iragarkiak dituen webgune batean jarri, edota nik lagunen arteko argazkilaritza boletin bat badut, ezingo nuke saldu, nahiz eta inpresio gastuak ordaintzeko izan (norbaiti okurritzen bazaio galdetzea zer gertatzen den ordainean borondatea bakarrik eskatuz gero, ez, ez dakit XD).
Aipaturiko klausula horiek nik behintzat ez ditut libre moduan jotzen, hau da, egon daitezke libreak ez diren CC lizentziak.
Wikimedia commonsen bakarrik daude onartuak CC-BY eta CC-BY-SA lizentziak, GFDL lizentziarekin batera lan eratorriak eta merkataritza helburuekin irudia erabiltzeko aukera ematen dutelako.
Lagundu dizudalakoan,
[1] http://www.musikherria.org/nagusia.html
On Fri, Feb 22, 2008 at 8:28 AM, Oier Araolaza oier@dantzan.com wrote:
Lizentziak kontu hau benetan mundu bat da, eta zerbait ulertzen duzula pentsatu orduko konturatzen zara ez dakizula ezer... Guk flickrera igotzen ditugun argazki guztiak edonork, edonon eta edonola erabili ahal izateko igotzen ditugu. Bakarrik eskatu nahi genuen esatea nori hartu dioten argazkia, eta aitorpen hori ere egia esan ez zaigu gehiegi inporta, inork guk egindako argazkiak berak eginak bezala aurkeztea gehiegitxo iruditzen zitzaigulako bakarrik. Jarri genuen lizentzia bat: Attribution-Noncommercial-Share Alike 2.0 Generic
http://www.flickr.com/photos/dantzan/ http://www.flickr.com/photos/kezka/
Baina orain zuenak irakurrita zalantza sartu zait asmatu ote genuen. Adidibez horiek ere wikipedian ezingo lirateke erabili? Zer jarri behar diogu orduan?
Eskerrikasko, oier.
On Fri, Feb 22, 2008 at 5:13 AM, Luistxo Fernandez luistxo@eibar.org wrote:
en bat zeinetan azala, musikarekin
batera askea den (MusikHerriak ez al zuen lizentzia askeren
bat?).
Hori da, bai. MusikHerriaren diskoak CC-by-sa lizentziapean
argitaratzen
dira, posible da beraz hauek Commonsera igotzea lizentzia ongi
zehaztuz.
Uste dut ezetz, CC-by-nc-sa dela MusikHerriaren lizentzia
Non-commercial klausularekin, ez da bateragarria Wikipediarekin
Luistxo
Wikieu-l mailing list Wikieu-l@lists.wikimedia.org https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l
Wikieu-l mailing list Wikieu-l@lists.wikimedia.org https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l
--
Mikel Iturbe Urretxa _______________________________________________ Wikieu-l mailing list Wikieu-l@lists.wikimedia.org https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l