[offTopic]
wikipedia euskalduneko zerrenda hau da, aspaldian lizentzien gainean dudan eskulibururik interesgarriena. Beraz, proposamentxo bat.
datorren ekainean, blogak & letrak jardunaldia burutuko dugu Larrabetzun, LITERATURIA ekimenaren barruan. Besteak beste, argitaratze lizentzien gaineko solasaldi irekia (librea?) antolatzen ari gara, deskonferentzia moduan. www.larrabetzu.org/literatura ( blogak & letrak )
kontua da argitaratzaile, idazle eta gremioko jende asko eta garrantzitsua egongo dala egunotan gure herrian. Euskarazko produkzioari eskainitako azoka eta plaza izango da ekainaren 5,6 eta 7an gurean. Eskoletako patioan eta gaztetxean egingo dira ekitaldi guztiak. Liburuez gain, antzerkia, kontzertuak, dj-ak.... denetarik.
esandakoa, argitarapen lizentzien gaineko solasaldira gonbidatuak zaudete. inork berbaldi hori dinamizatzeko borondatea balu, zinez eskertuko genioke.
beste barik, mila esker offtopic hau jarraitzearren. esandakoa.
biba eduki libreak! biba zuek!
ptx! www.irratia.com
2009/5/5 Txopi txopi@sindominio.net
Unai Fernandez de Betoño Saenz de Lacuesta-(e)k idatzi zuen:
Oker ez banago, Indalecio Ojangurenen familiak Gipuzkoako Diputazioari eman zizkion argazkiak, eta azken horrek interneten CC-BY-SA hedatzea erabaki du. Teorian, eta hori zuzena bada, ez dago egile-eskubideen urraketarik.
Ez, noski ez dagoela egile eskubideen urraketarik. Nik uste nuena zen agian jarritako lizentzia ez zela egokia, argazkiaren egilea anonimoa edo ezezaguna izango balitz 2004. urtetik jabetza publikoan egongo bait zen.
Helburua, argazkiari eslaitutako lizentzia/kontratua ahalik azkeena izatea zen. Baina esan bezala, atzo korrika begiratu nuen kontu hau eta ez nintzen konturatu argazkiaren egilea nor zen, ez noiz hil zen, ez ezer.
Beraz, Wikipediako informazio guztia zuzena da eta ez dago ezer hobetzeko (nik dakidala behintzat).
Txopi.
Wikieu-l mailing list Wikieu-l@lists.wikimedia.org https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l