Enekok:
Historialera joan eta aurreko bertsiora bueltatu. (historia aukeran) Desegin eta listo. 2 segundu. Azalpenak ema ditzakezu, eztabaida sortu, nahi duzuna.
Hasierako artikulua copy-paste bat zen, oso-osorik beste webgune batetik ekarritakoa. Aurreko bertsiora bueltatzea artikulua ezabatzea zen. Eta horixe ze nik eskatu nuena. Ez zaidana lojikoa iruditzen hori (zuzenean ezabatzea) nik egitea da, iritsi berria, edizio bakar batekin ere ez, eta tresnak eta lan egiteko moduak ezagutu gabe.
Errepikatzen bada eskatu bandaloen blokeoa, etabar.
Ez da bandalo kontua, asmo onez baina ezjakintasunetik egindako lana baizik. Nik nire esperientzia gazia aipatu dut nire aurkezpenean, horrelakoak txukuntzeko astia dudanerako, wikipediaren funtzionamendua ezagutzeko asmoz eman baitut izena zerrenda honetan. Esperientzia horrek bi jokabide mota egon daitezkeela pentsarazi didala aipatu dut, artikuluak erabat zuzen eta txukun egon bitartean ezkutuan mantentzea nahiago dutenak batetik, eta bestetik lehentasuna zer edo zer argitaratzea dela ulertzen dutenak, ondoren zuzentzeko aukera izango delakoan. Arkaitzek argitu dit zuzentasuna lehentasuna dela, eta zuzendu gabe jarraitzen duten artikuluak erretiratu egiten direla.
oier.