Ondo dator eztabaida honetara Txopik Zabaldu-com-en nabarmendu duen albistea http://creativecommons.org/weblog/entry/8051
Approved for Free Cultural Works zigilua, zeina Creative Commons-eko lizentzia jakin batzuk markatzeko baliagarria izango den (eta agian beste ingurune batzuetan definitutako lizentzitan ere ikusiko dugun, ideiak hedapena badu).
Urrats honen puntu nagusiak dira, nire ustez:
- benetan software librearen printzipioak edukien munduan aplikatzen direnean sortzen diren lizentzia zehatzei dagokie Approved hori.
- oharrean bertan nabarmentzen denez, Creative Commons-eko lizentzua batzuk Wikipediarekin bateragarri egiteko neurrien artean ulertu behar da zigiluarena.
- Diskisizio semantikoetan argitasuna dakar: "Creative Commons licenses containing the NonCommercial or NoDerivatives terms do not qualify." Honek edo hark esango du berak copyleft egiten duela, kultura irekia dela hori, NonCommercial klausula duen arren... pues bale, baina "lan kultural libre" terminoa, bederen, Creative Commons-en esparruan, ez da zuzen aplikatua izango.
Luistxo