Arkaitz Zubiaga-(e)k idatzi zuen:
Iazko abenduan adostu zuten FSF, CC eta Wikimediako kideen artean GFDL lizentziaren hurrengo bertsioan moldaketak egitea, Wikipedia CCren lizentzia batetara migratu ahal izateko, baina oraindik ez da momentu hori iritsi, Wikipediaren eduki guztiak GFDL izaten jarraitzen.
Horrela da bai.
Beraz, Eusko Jaurlaritzak edukia CC lizentzia batekin askatu arren, ez litzateke baliogarri izango.
Ados nago. Wikipediak GFDL lizentzia dauka eta bere idatzizko edukiek ere lizentzia berberarekin eginak daude. Horren salbuespena zita txikiak dira, munduko legedia gehienetan onartuak daudenak: http://en.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Non-free_content#Text
Egin daitekeena baita zera da, idatzizko baimena lortu Euskarazko wikipediarako euren edukia (testuak sikera) askatzen dutela GFDL lizentziapean.
Horrelako baimenak ez zaizkit batere gustatzen; dena dela, hau ez dakit posible izango litzatekeen, testuak GFDL lizentziapean aska ditzakete edo ez, baina inoiz ez euskarazko Wikipediarentzako bakarrik, ezta? Katalanezko Wikipedian badute, esate baterako, gencat.cat gunetik irudiak erabiltzeko Kataluniako Generalitatearen idatzizko baimena [1]. Horrekin gertatzen dena da eduki hori Wikipedian erabiltzeko baimena ematen zaiela, baina inoiz ez hortik kanpora, irudiak ez dituztelako aske egiten, baimen bat luzatu baino ez. Eusko Jaurlaritzari antzeko baimen bat sinatzeko eskatuz gero, arazo berdinaren aurrean geundeke. Irudiekin Fair Use baldintzarekin gertatzen zenaren antzeko zerbait, nolabait esateko.
Wikipediarentzako bakarrik den baimen bat lortzea, saihestu beharreko egoera da. Horretan denok ados egongo garela ziur nago. Hala ere, egoera zehatz batzutan, copyrightdun marrazkien artikuluetan adibidez, irudi bat gehitzea hain da aproposa, nahiz eta copyrighta izan merezi dezakela uste dut. Honelako adibideetaz ari naiz: http://en.wikipedia.org/wiki/Image:Smurf1.gif http://en.wikipedia.org/wiki/Image:Mickey_Mouse.svg
Testuen kasuan, berridazketa batekin nahiko denez, horrelako konponketak onartezinak ikusten ditut. Gainera erakunde publikoak dira. Testu horiek GFDL lizentziarekin zabaltzea eskatuko nieke nik, eta ez dut uste ezezkoa emango digutenik. Hori bai, interesatzen zaizkigun testuen zerrenda zehatz eta argi bat eman beharko genieke.
Webgunea aldatzen badute hobeto, baina nik ez dut beharrezkoa ikusten. Kopiatzeko baimena emanda nahiko izan beharko luke. Ez dakidana da, Wikipedia batetan baimen hori lortzeko protokolo fidagarriren bat dagoen...
Nik bi aukera ikusten ditut. Lehena, FSFk GFDLren moldaketa hori eta ondorioz, Wikimediak migrazioa noiz egin arte itxaron (baina batek daki hau noiz iritsiko den), eta bigarrena, Eusko Jaurlaritzari GFDL lizentziapean edukiak askatzeko eskatzea.
Nola ikusten duzue?
[1] http://ca.wikipedia.org/wiki/Plantilla:Generalitat_de_Catalunya/autoritzaci%...
Txopi.