- Javier Otxoa txirrindularia eta Severo Ochoa zientzialaria:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Javier_Otxoa http://eu.wikipedia.org/wiki/Severo_Ochoa
Otxoa abizen euskalduna da, hori argi dago: http://www.euskomedia.org/aunamendi?idi=es&op=7&voz=OCHOA%2520(4) http://www.euskaltzaindia.net/EODA/deiturak.asp?hizkuntza=eu&onoma=izena...
Berriaren irizpideak jarraituz "Severo Otxoa" izendatu beharko genuke zientziarari famatu hau?
Ez. Gogoratu:
* Euskal Herritik kanpoko herritarren euskal abizenak haiek idatzi bezala idazten dira, euskal grafiara ekarri gabe
Eta Javier Otxoa jarri beharko genuke? Berrian bai, haien arauei jarraiki. Wikipedian, Wikipediaren arabera, ba, ez dakit, etxera deitu eta galdetuta? haren DNI-a eskuratuta?
Garcia Marquez berdin, ez da aplikatzen deituraren euskaratzearena...
Saratsua eta Arantzabal kontuen inguruen, beste gai bat dago hor.
Euskaldunon Egunkariaren Estilo Liburuaren garaian, ez zegoen Euskaltzaindiaren deituren datubase ofizial hori, eta hortaz, adierazten zen, grafia moldatzen zela, ahalik eta modu zuzenean, etimologizaziorik gabe, eta T horiek sartu gabe (ez ditut eskura liburu haiek, ea gero etxetik begiratzen dudan berriro).
Orain, Berriaren Estilo Liburuan ez dago metodoaz aipamenik... Ez da aipatzen ez EODA ez aurretik zegoen grafia-aldaketa mugatuena.
Luistxo