Mikel Iturbe(e)k dio:
Laguntza:Irudiak_nola_igo moduko orri bat sor daiteke, baina egia esan ez diot erabilgarritasun handiegirik ikusten, euskarazko wikipedian ezingo baita irudirik igo, Commonsera baizik. Bertan jada badaude argibideak nola igo segun eta zein den jatorria, baita lizentzia bakoitzaren azalpena ere.
Uste dut ondo dagoela laguntza hori euskaratuta izatea, eta gure kasua konkretuki dokumentatua izatea, hala nola, Fair Use irudiak ezin direla igo, eta abar. Nire ustez baliagarria izan daiteke, erabiltzaile asko nahasten baita irudiak igotzean, eta lagungarri izan dakioke horrelako zerbait.
Bestalde, Laguntza:Fitxategiak_nola_igo beharko luke, soinu fitxategiak eta horrelakoak ere kontuan hartzeko, ohikoena irudiak diren arren.
On Dec 11, 2007 9:44 AM, Gotzon Egia <gotzonegia@gmail.com mailto:gotzonegia@gmail.com > wrote:
> Laguntza orria egitearena irudientzako, jartzea besterik ez da. Nire eskaintza, berriro: ulertzeko moduan azaltzen badidazue nola egin, katalanen orri hori euskaratu eta egokitzeko prest nago.
Nik ere lagun dezaket katalanetik euskararako itzulpen lanetan. Bihar edo etzi arte kanpoan nabil eta ez dut asti gehiegirik izango, baina bueltatzen naizenean lagunduko dizut egituraketa egiten.
Arkaitz