Gaur gogoz nenbilen, eta ia egun osoan aritu naiz Wikipedian. "Aldaketa berriak" atalean sartu naiz hainbat aldiz, eta bandalismo-maila ikaragarria dela konturatu naiz.
Zalantza pare bat dauzkat gai honen inguruan: - Jakin al daiteke, IPa erabiliz, nondik datorren bandaloa? - Nola ezabatzen da orri oso bat? Eta nork egin dezake? - Nola blokeatzen da bandaloa, eta nork egin dezake?
Asier.