Oker ez banago, Indalecio Ojangurenen familiak Gipuzkoako Diputazioari
eman zizkion argazkiak, eta azken horrek interneten CC-BY-SA hedatzea
erabaki du. Teorian, eta hori zuzena bada, ez dago egile-eskubideen
urraketarik.
Izan ondo,
Unai Fdz. de Betoño
Txopi <txopi(a)sindominio.net>(e)k idatzi du:
Txopi-(e)k idatzi zuen:
Orain arte, CC-BY-SA irudiak berrerabili zitezkeen
Wikipedian,
Wikipedia
Commons-era material horiek igota, eta argazki honekin gertatu dena (
http://sustatu.com/1241432977 ) edo Argazkiak.org-en wikipedista
batzuek
materiala berrerabiltzeko duten prestutasuna (
http://www.argazkiak.org/photo/telesforo-monzon-san-inaz/ ) horri esker
da.
Zalantzak ditut 1934. urteko argazki hori jabetza publikoan egongo ez
ote
den (printzipioz bai). Beraz, CC BY-SA lizentzia hori alperrik edukiko
luke. Edo kaltetan, argazkia jabetza publikoan egon arren jendeak ez
bait
du jakingo.
Baina beno, iruzkin bat besterik ez nuen egin nahi. Horrelako argazkirik
Wikipedian topatuz gero zer egin hausnartu beharko bait genuke...
Ño! Askarregi hitzegin dut antza:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:Telesforo_Monzon_politikaria_1934an.…
Zer egingo dugu?
Gauzak lasaiago begiratzen ibili naiz eta ez, ez dut uste argazkia jabetza
publikoan dagoenik. Telesfororen argazkiaren egilea ez da anonimoa nik
uste nuen bezala. Indalecio Ojangurenek atera zuen eta gizon hau 1972an
zendu zena. Beraz, Telesfororen argazkia, Indaleciok ateratako beste
argazkiak bezala, 2042. urterarte ez da jabetza publikoan egongo.
LPI legearen 128. artikulua kasu honetan aplikatu badaiteke bai, baina
beno, utz dezagun gaia dagoen bezala...
http://civil.udg.es/normacivil/estatal/reals/Lpi.html
Parkatu nahasmena.
Txopi.
_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l(a)lists.wikimedia.org
https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l