Iazko abenduan adostu zuten FSF, CC eta Wikimediako kideen artean GFDL lizentziaren hurrengo bertsioan moldaketak egitea, Wikipedia CCren lizentzia batetara migratu ahal izateko, baina oraindik ez da momentu hori iritsi, Wikipediaren eduki guztiak GFDL izaten jarraitzen. Beraz, Eusko Jaurlaritzak edukia CC lizentzia batekin askatu arren, ez litzateke baliogarri izango.
Egin daitekeena baita zera da, idatzizko baimena lortu Euskarazko wikipediarako euren edukia (testuak sikera) askatzen dutela GFDL lizentziapean.
Horrelako baimenak ez zaizkit batere gustatzen; dena dela, hau ez dakit posible izango litzatekeen, testuak GFDL lizentziapean aska ditzakete edo ez, baina inoiz ez euskarazko Wikipediarentzako bakarrik, ezta? Katalanezko Wikipedian badute, esate baterako, gencat.cat gunetik irudiak erabiltzeko Kataluniako Generalitatearen idatzizko baimena [1]. Horrekin gertatzen dena da eduki hori Wikipedian erabiltzeko baimena ematen zaiela, baina inoiz ez hortik kanpora, irudiak ez dituztelako aske egiten, baimen bat luzatu baino ez. Eusko Jaurlaritzari antzeko baimen bat sinatzeko eskatuz gero, arazo berdinaren aurrean geundeke. Irudiekin Fair Use baldintzarekin gertatzen zenaren antzeko zerbait, nolabait esateko.
Nik bi aukera ikusten ditut. Lehena, FSFk GFDLren moldaketa hori eta ondorioz, Wikimediak migrazioa noiz egin arte itxaron (baina batek daki hau noiz iritsiko den), eta bigarrena, Eusko Jaurlaritzari GFDL lizentziapean edukiak askatzeko eskatzea.
Nola ikusten duzue?
[1] http://ca.wikipedia.org/wiki/Plantilla:Generalitat_de_Catalunya/autoritzaci%...