Aupa denori!
Komunikabide desberdinetara artikulua bidaltzeko erabili dudan e-posta
kontura (
euskal.wikipediaABILDUAgmail.com norbaitek zerbaitetarako erabili
nahi badu abisa diezadala eta emango diot pasahitza) honako hau heldu zait.
Elkarrizketa proposamena da, norbaitek bere burua gai ikusten badu bertara
joateko-edo, esatea besterik ez du, nik neuk egia esan ez dut gogo
handiegirik.
PS: Uste dut "hiruko sustapen taldea" esatean, artikulua idatzi genuen
hirukoteaz ari dela.
Kaixo!
Nire izena Mikel Goñi da eta Irutxuloko Hitzako kazetaria naiz.
Euskal Wikipedia 25000 artikulu izatera iritsi dela dioen oharra iritsi
zaigu.
Oso gai interesgarria iruditzen zaigu, baina gure medioaren ezaugarriak
direla-eta Donostiarekin nola lotu ikusi behar dugu.
Gustatuko litzaidake jakitea ea sustapen taldea osatzen duen hiruko horretan
donostiarrik, edo Donostian bizi denik ba al dagoen. Bestela, Donostiako
artikulugile nabarmenen bat dagoen jakitea gustatuko litzaidake.
Zuei Donostiarekin lotzeko beste bideren bat okurritzen baldin bazaizue ere
azter genezake.
Betiko moduan, mediotan korrika eta presaka gabiltz, beraz, ahal bezain
pronto erantzutea eskertuko nizueke.
Besterik gabe, nire zorion eta eskerrik beroenak jaso itzazue.
Ondo izan,
Mikel Goñi