Luistxo Fernandez-(e)k idatzi zuen:
>
> uste dut aipatu zela kontu hau aspaldi zerrenda honetan
>
> Wikipediak prozesua hasi zuela bere edukiak bateragarri egiteko Creative
> Commons multzoko lizentzia libreenarekin bat egiteko. CC-BY-SA edo
> Creative Commons Aitortu Partekatu lizentziarekin bat egiteko, zehazki.
>
> Prozesu hori egun hauetan itxi den bozketa batekin erabakitzeko aukera
> egon da. Atzo amaitu zen bozketa epea, eta oraindik ez dut hortik
> emaitzari buruzko notiziarik topatu, baina susmoa dut baiezkoa aterako
> dela Wikipedia gehienetan. Euskarazkoan aldeko iritzia ikusi izan dut
> Txokoan:
> http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Txokoa#GFDL_lizentziatik_CC-BY-SA_li…
>
> Baiezkoarekin, urrats inportante bat gertatuko da.
>
> Orain arte, CC-BY-SA irudiak berrerabili zitezkeen Wikipedian, Wikipedia
> Commons-era material horiek igota, eta argazki honekin gertatu dena (
> http://sustatu.com/1241432977 ) edo Argazkiak.org-en wikipedista batzuek
> materiala berrerabiltzeko duten prestutasuna (
> http://www.argazkiak.org/photo/telesforo-monzon-san-inaz/ ) horri esker
> da.
Zalantzak ditut 1934. urteko argazki hori jabetza publikoan egongo ez ote
den (printzipioz bai). Beraz, CC BY-SA lizentzia hori alperrik edukiko
luke. Edo kaltetan, argazkia jabetza publikoan egon arren jendeak ez bait
du jakingo.
Baina beno, iruzkin bat besterik ez nuen egin nahi. Horrelako argazkirik
Wikipedian topatuz gero zer egin hausnartu beharko bait genuke...
>
> Hala ere, ez zegoen garbi ea gauza bera egin zitekeen testuekin eta
> informazio orokorrarekin, baina migrazio honek hori argituko du. Eta
> erraztuko du. Migrazioa benetan gauzatzen denean, www.euskalnatura.net
> webgunean dagoen jakintza naturalistikoa berrerabili ahal izango da
> Wikipedian, CC-BY-SA lizentziarekin argitaratzen delako. Baita ere (beste
> esparru batean, OpenStreetMap proiektuko informazio geografikoa), eta
> (iragarpen pertsonal txiki bat), baita gaurtik aurrera Sustatu.com-en
> argitaratuko den informazioa. Izan ere http://sustatu.com CC-BY-SAra
> pasatu dugu maiatzaren 1etik aurrera.
Ba zorionak zuri eta Sustaturi! :-D
>
> Aspalditik behar zuen edukiaren lizentzia definizio bat Sustatuk, eta blog
> kolektibo hori kudeatzen dugunok eduki librearen aldeko hautua hartua
> genuen aspaldi. Baina azkenean, orain iritsi da unea, eta Wikipediaren
> norabideak (CC-BY-SA lizebntziarako urratsak) animatu gaitu azkenean orain
> egitera urrats hori (tartean beste diskizio batzuk ere izan ditugu, dena
> den: retroaktibitatea, nola egin artikulugileek espreski onar dezaten
> lizentzia, beste material batzuen berrerabilpenari buruzko arauak
> zehaztu...)
>
> Enfin, hor dago iragarpena, http://sustatu.com/1241429229
> eta hor dago lizentziari buruzko rooooooolllo luzea:
> http://sustatu.com/zerda/lizentzia/
>
> Wikipediaren bultzadarekin CC-BY-SA lizentzia eduki librearen mugarri
> nagusia bilakatuko delakoan nago. Tresna inportante bat 21. mende honetan.
> Uste dut inportantea dela wikipedistak (eta kulturaren zabalkundeaz
> kezkatutako denek), lizentzia honen esanahi eta xehetasunetan apurtxo bat
> trebatzea. Gora cc-by-sa!
Gora eduki libreak!
Txopi.
uste dut aipatu zela kontu hau aspaldi zerrenda honetan
Wikipediak prozesua hasi zuela bere edukiak bateragarri egiteko Creative Commons multzoko lizentzia libreenarekin bat egiteko. CC-BY-SA edo Creative Commons Aitortu Partekatu lizentziarekin bat egiteko, zehazki.
Prozesu hori egun hauetan itxi den bozketa batekin erabakitzeko aukera egon da. Atzo amaitu zen bozketa epea, eta oraindik ez dut hortik emaitzari buruzko notiziarik topatu, baina susmoa dut baiezkoa aterako dela Wikipedia gehienetan. Euskarazkoan aldeko iritzia ikusi izan dut Txokoan:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Txokoa#GFDL_lizentziatik_CC-BY-SA_li…
Baiezkoarekin, urrats inportante bat gertatuko da.
Orain arte, CC-BY-SA irudiak berrerabili zitezkeen Wikipedian, Wikipedia Commons-era material horiek igota, eta argazki honekin gertatu dena ( http://sustatu.com/1241432977 ) edo Argazkiak.org-en wikipedista batzuek materiala berrerabiltzeko duten prestutasuna ( http://www.argazkiak.org/photo/telesforo-monzon-san-inaz/ ) horri esker da.
Hala ere, ez zegoen garbi ea gauza bera egin zitekeen testuekin eta informazio orokorrarekin, baina migrazio honek hori argituko du. Eta erraztuko du. Migrazioa benetan gauzatzen denean, www.euskalnatura.net webgunean dagoen jakintza naturalistikoa berrerabili ahal izango da Wikipedian, CC-BY-SA lizentziarekin argitaratzen delako. Baita ere (beste esparru batean, OpenStreetMap proiektuko informazio geografikoa), eta (iragarpen pertsonal txiki bat), baita gaurtik aurrera Sustatu.com-en argitaratuko den informazioa. Izan ere http://sustatu.com CC-BY-SAra pasatu dugu maiatzaren 1etik aurrera.
Aspalditik behar zuen edukiaren lizentzia definizio bat Sustatuk, eta blog kolektibo hori kudeatzen dugunok eduki librearen aldeko hautua hartua genuen aspaldi. Baina azkenean, orain iritsi da unea, eta Wikipediaren norabideak (CC-BY-SA lizebntziarako urratsak) animatu gaitu azkenean orain egitera urrats hori (tartean beste diskizio batzuk ere izan ditugu, dena den: retroaktibitatea, nola egin artikulugileek espreski onar dezaten lizentzia, beste material batzuen berrerabilpenari buruzko arauak zehaztu...)
Enfin, hor dago iragarpena, http://sustatu.com/1241429229
eta hor dago lizentziari buruzko rooooooolllo luzea: http://sustatu.com/zerda/lizentzia/
Wikipediaren bultzadarekin CC-BY-SA lizentzia eduki librearen mugarri nagusia bilakatuko delakoan nago. Tresna inportante bat 21. mende honetan. Uste dut inportantea dela wikipedistak (eta kulturaren zabalkundeaz kezkatutako denek), lizentzia honen esanahi eta xehetasunetan apurtxo bat trebatzea. Gora cc-by-sa!
Luistxo Fernandez