Zerbitzu berri bat euskaraz, nork bere argazkiak gorde eta partekatzeko: http://www.argazkiak.org/
Erabilpen baldintzetan, argazki guztiei CC-BY-SA lizentzia ematen diela erabiltzaileak: http://www.argazkiak.org/tos/
Baldintza horien azalpenean azpimarratu nahi izan dugu gauza parea:
- Creative Commons-en "Approved for Free Cultural Use" etiketa dagokiola lizentzia honi.
- Wikipedia Commons-ekin bateragarria dela lizentzia hori, eta hortaz, Euskarazko Wikipediarako erabili daitezkeela Argazkiak.org-en argitaratutako irudiak.
Adibidez, Talogintza ilustratzeko http://eu.wikipedia.org/wiki/Talo (badago dagoeneko hor argazki bat, adibide soila besterik ez da hau) argazki hau erabili daitekeela,
http://www.argazkiak.org/photo/san-prudentzio/ , bere kalitate handiko bertsioetako bat Wikipedia Commons-era igota.
(Disclaimer: propaganda mezua ere bada hau, nik lan egiten dudan enpresa baten lantzamendu baita Argazkiak.org)
Luistxo
Iepa denori!
Wikipediako txokoan Euskal Herriko Wikimedia atala sortzeko eztabaida piztu
da. Ni neu ez naiz oso aldekoa, baina uste dut, nolanahi ere, jendearen
babesa behar-beharrezkoa izango dela proiektua ganoraz atera nahi bada
aurrera.
Hori dela eta, alde, kontra edota besterik gabe iritzia plazaratu gabe zer
mugitzen ari den ikusi nahi duzuenoi gonbidatzen zaituztet txokoan [1]
begirada bat botatzera eta nahi izatekotan, iritzia idaztera.
Besterik gabe,
gabon eta aprobetxatu uda
janfri
[1] http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Txokoa#Euskal_Herriko_Wikimedia