Kimikaren inguruko hainbat artikulu sortzen aritu naiz azken aldian, eta
sarean nabigatzen ikusi dut Hiru.com atarian informazio hori jadanik
existitzen dela euskaraz.
Hiru.com-en lege oharrean hau dio:
"Web honek duen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta baita ere
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza sailaren
jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta
galerek, aipatutako administrazioari legez dagozkion egintzak
erabiltzeko bidea emango diote eta, horrela badagokio, horren ondorioz
diren erantzukizunetara."
Beraz, ezin da informazio hori Wikipedian erabili beren baimenik gabe.
Hala ere, agian baimen hori eskatu egin ahal zaiela bururatu zait. Beno,
testuen lizentzia aldatu eta CC erabil zezaten eskatu beharko litzaieke,
ze bestela ezin dira Wikipedian erabili, ezta?
Zer iruditzen zaizue?
Kaixo!
Ikastaro baten berri ematera nator. Beharbada interesgarria gertatu daiteke zuentzat, software librearen inguruan bait da.
Pentsatzen dut gehienak nahiko ezagutza izango dituzuela gaiaren inguruan baina tira!
Ikastaroa Software librea: sistema, sarea, segurtasuna eta web aplikazioak.
Software librea ikastaroak Unibertsitate Espezialista izaera izango du eta Euskal Herriko Unibertsitateko Berezko Titulua.
Ikastaroa, 4 ordutako aurrez-aurreko saioez osatua dago, hauetan gertuko tutoretzak jasotzeko aukerarekin.
Ikastaroa amaitzean 34 kreditu ECTS bereganatu ahal izango dira.
Ikastaroa 2008ko Urriak 18an hasi eta 2009ko Uztailak 17an amaituko da. Izen emate epea zabalik dago dagoeneko.
Izen ematea eta informazio gehiago http://linux.asmoz.org web orrian edota linux(a)asmoz.org posta elektronikora zuzenduaz.
Eskerrik asko eta jaso agur bero bat!
Ainara.