Linux.com-en ikusi dut: Indywiki, wikipedian beste modu batean
nabigatzea ahalbidetzen duen aplikazioa.
http://www.linux.com/feature/124811
Orri bateko esteka guztiak erauzten ditu (irudiak barne) eta testutik
aparte jartzen ditu. Irudien bidez nabigatzen uzten du. Gainera, ez du
soilik bilatutako orriaren informazioa ematen, baita hari lotutako orriena.
Probatu dut, eta bitxikeria gisa ez dago gaizki.
Asier.
Iepa!
Aber, kontua da behin sitenoticea (orain Argia sariarena agertzen den wikiko
goiburukoa) ezkutatzeko esan niola, eta orain bistataratu nahi dudanean, ez
dakidala zelan egin. Alboan ez dut "erakutsi" botoirik ikusten, hobespenetan
saltseatzen ibili naiz... Norbaitek daki zelan ber-bistaratzen den
sitenoticea?
Eskerrik asko
janfri
--
--------------------------------------
Mikel Iturbe Urretxa
Bloga: http://www.goiena.net/blogak/zubia
#447152 zenbakidun Linux erabiltzailea
Zorionak, bai, eta segi arraunean denok batera!
Joxe
2008/1/25, Luistxo Fernandez <luistxo(a)eibar.org>:
>
>
> Euskarazko Interneteko sari kuttunena, Sareko Argia, euskarazko
> Wikipediarentzat!
>
> Oraintxe eman ditu Argia aldizkariak Argia Sariak, eta han izan dira bi
> admin Unai Fernández de Betoño, Mikel Iturbe, eta "burokrata" Julen Gomez.
> Zorionak hiruei, eta ZORIONAK GURI
>
> aupa wikipedia!
>
> Luistxo
>
> http://www.argia.com/sariak/
>
>
> _______________________________________________
> Wikieu-l mailing list
> Wikieu-l(a)lists.wikimedia.org
> http://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l
>
--
Joxe Aranzabal
zorionak, benetan.
Ilusioa ematen du wikipediako azalean sari hori ikusteak...
ptx
2008/1/25, Luistxo Fernandez <luistxo(a)eibar.org>:
>
>
> Euskarazko Interneteko sari kuttunena, Sareko Argia, euskarazko
> Wikipediarentzat!
>
> Oraintxe eman ditu Argia aldizkariak Argia Sariak, eta han izan dira bi
> admin Unai Fernández de Betoño, Mikel Iturbe, eta "burokrata" Julen Gomez.
> Zorionak hiruei, eta ZORIONAK GURI
>
> aupa wikipedia!
>
> Luistxo
>
> http://www.argia.com/sariak/
>
>
> _______________________________________________
> Wikieu-l mailing list
> Wikieu-l(a)lists.wikimedia.org
> http://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l
>
--
patxi gaztelumendi
www.gaztelumendi.org
larrabetzu - euskal herria
Euskarazko Interneteko sari kuttunena, Sareko Argia, euskarazko Wikipediarentzat!
Oraintxe eman ditu Argia aldizkariak Argia Sariak, eta han izan dira bi admin Unai Fernández de Betoño, Mikel Iturbe, eta "burokrata" Julen Gomez. Zorionak hiruei, eta ZORIONAK GURI
aupa wikipedia!
Luistxo
http://www.argia.com/sariak/
Iepa!
Euskal wikipedia bistaratzeko arazo txiki bat dut: hizki guztiak etzan
moduan agertzen zaizkit, ezkerreko menua deskolokatuta eta txantiloiak
guztiz deseginda. Atzo primeran ikusten nuen.
Bitxia da, bai Firefox eta bai Konquerorrekin (ditudan bi nabigatzaile
bakarrak) gertatzen zaidalako baina bakarrik euskarazko wikipedian,
gaztelera eta ingelesezkoa esaterako primeran doazelarik.
Norbaiti gehiago pasatzen zaio hau ala nire arazoa da bakarrik?
ondo izan,
janfri
--
--------------------------------------
Mikel Iturbe Urretxa
Bloga: http://www.goiena.net/blogak/zubia
#447152 zenbakidun Linux erabiltzailea
Aupa,
Zerrendaren kudeatzailearen gonbidapen ukaezina onartuz, nere burua aurkeztuko
dut.
Wikipedian 'Abeaumont' erabiltzailea nauzue. Luzaroan ez-aktibo ibili ondoren,
berriro lanera itzuli naiz, eta kudeaketa lanetan laguntzea da nire helburu
nagusia.
Mundu fisikoan gasteiztarra naiz, ingeniaria, eta software garatzaile moduan
bizi naiz gehienbat.
Horrez gain, software librea dut gustoko eta hau erabiltzen, itzultzen eta
garatzen dut ahal dudanean. Azken aldi hontan KDEn garapenean murgilduta
nabil. Honi buruz hitzegiten dut nire blogean (behean daukazue esteka), baina
ez dut askotan idazten. Beste proiektu askotan parte hartu dut ere, gasteiz
inguruan software askearen inguruan egon diren saltsa gehienetan ibili naiz,
eta baita gasteiztik kanpoko batzutan.
Besterik gabe, ea denon artean euskal wikipedia proiektu hobea egiten dugu.
Agurrak
--
Alfredo Beaumont Sainz
http://www.alfredobeaumont.org/blog.cgi
Urte berri on!
lanera itzuli eta Txopiren bidez notizia polita ezagutu dut Zabaldu.com-en:
http://www.zabaldu.com/3206/jabetza_publikoaren_eguna_2008/
Haren hitzetan: "Urtarrilaren bata egun berezia da jabetza publikoarentzako. Europar legedia gehienen arabera, egilea hil eta 70 urtera bere lanen copyrighta iraungitzen da eta pertsona horrek iraganean sortutakoak denona den jabetza publikoa osatu eta aberastera pasatzen dira. Horrelaxe gertatu da 1937. urtean zendu zen Lauaxeta handiaren olerki, antzerki eta ipuinekin: http://tinyurl.com/2qxzrk "
Txopik Wikipedian ere begiratu du, eta 37an hildako pertsonaia batzuk aipatzen ditu http://eu.wikipedia.org/wiki/1937#Heriotzak
Lauaxeta, Maurice Ravel, Arturo Kanpion... 70 urte igaro berriak horien kasuan, bai horien eta aurrekoen lanak, jabetza publikokoak dira beraz. Zorionekoak gu.
Luistxo